IGA

Abesbatza


IGA Abesbatza da, orain arte, Irungo hiriak duen gazteez osatutako abesbatza bakarra. Ahots mistoko talde hau 2019ko azaroan sortu zen Eneko Amundarain Irastorzaren zuzendaritzapean, eta gaur egun Jon Larrauri Delikak gidatzen du 17 eta 30 urte arteko gazteek osatutako taldea. Ibilbide laburra izan arren, taldeak ekitaldi ugaritan parte hartu du estilo musikal ezberdinetako obrak interpretatuz.


Taldeak 2019ko abenduan debutatu zuen Gabonetako kontzertu bat eskainiz Anakako San Juan Bautista parrokian, irundarren eta bizilagunen aldetik harrera bikaina jasoz. Harrezkero, IGA Abesbatzak kontzertu asko eskaini ditu, eta horien artean bereziki aipagarriak dira 2025ean Errenteriako Musikaste jaialdian izandako parte-hartzea eta Gasteizko Araba Ahotsetan abesbatza-lehiaketaren bigarren edizioan lortutako bigarren saria.


Konfinamendu garaian eta ondoren ere, abesbatzak modu birtualean jarraitu zuen bere jardunarekin, urrutiko entseguetan prestatutako obrak sare sozialetara igoz. Lan horietako batzuek oihartzun zabala izan zuten, eta irratian zein telebistan eman zituzten, esaterako ETB1eko Eztabaidan saioan.


Azkenik, taldeak hainbat elkarterekin elkarlanean eta elkartasun-kontzertuetan parte hartu du. Esperientzia horien artean nabarmentzekoak dira Errenteriako Andra Mari Abesbatzarekin emandako Harmonia Ederrean eta Musikaste kontzertuak, René Zugarramurdiren Bidaia obran izandako parte-hartzea, Landarbasoko Dizdizkarekin batera egindako Gabonetako kontzertua, Náyade Abesbatzaren 25. urteurreneko Song of Universal emanaldia eta Irunen eskainitako Verdiren Requiem-a.